Jarduera guztiak

TURKIAri buruzko jardunaldia

boton inscripcion interna

Data:  Uztailak 8

Ordutegia: 9:00-10:15

Lekua: Gipuzkoa Bazkundea – Tolosa Etorbidea 75 - 20018 Donostia-San Sebastián ubicacion

Izen-ematea botoia

Egungo koiunturak, hornidura-kateen krisiak eta energia-arazoek Turkiaren papera indartzen dute, merkataritzaren eta logistikaren aldetik hurbilekoa den bazkide gisa. Kokapen geografikoa, kokapen geopolitikoa eta finantza-garapena dira erakargarritasunaren gakoak. Izan ere, azken 20 urte hauetan, Turkia, Euskadirekin harreman komertziala izatetik, gure esportazioen helmugako bosgarren herrialdea izatera pasa da Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Txina eta Mexikoren atzetik.

Gaur egun banaketan, horniduretan eta balio-kate globaletan duen posizioak protagonismo handiagoa hartzera eraman du, hornitzaile gisa, herrialde horretatik egiten den inportazio-bolumenaren hazkunde azkarrak erakusten duen bezala.

Jardunaldi honetan informazio praktikoa emango dugu, herrialdeko aditu baten ezagutzan eta esperientzian oinarritua, esportatzeko, inportatzeko, proiektuetan parte hartzeko, inbertsioak egiteko edo erabaki logistikoak hartzeko orduan kontuan hartu beharreko alderdi nagusiei buruz.

 

EGITARAUA  

9:00 Turkiak eta Euskadik dituzten merkataritza-trukeak.

Jon Zabaleta. GIPUZKOAKO BAZKUNDEA

9:15 Turkiako ekonomiaren ikuspegiak, gertakari bereizgarriak eta merkataritza-aukerak.

Vicente Balbín.  Gaur egun, BANCO SABADELLek Turkian duen bulegoko zuzendaria da. Bere jarduera profesionala Turkian garatzen du 1992. urteaz geroztik. Ganbera Hispano Turkiarraren ordezkaria da eta Merezimendu Zibilaren Gomendioarekin aintzatetsia izan da Espainiako enpresari Turkiarekiko merkataritza-harremanetan laguntzeko egindako jarduerengatik.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

(0034) 943 000295

 BSabadell POS COLOR

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com