Jarduera guztiak

Gipuzkoako industria mugikortasun elektrikoan aktibo

boton inscripcion interna

 

Data: azaroak 16

Ordutegia: 9:00-12:00

Iraupena: 3 ordu

Lekua:  Gipuzkoako Bazkundea ubicacion 1

Izen-ematea botoia

Gipuzkoako industria-enpresak mugikortasun berrian erakartzen ari diren merkataritza-aukerak aurkeztuko ditugu, eta barne-ekintzailetzaren eta sektore-dibertsifikazioaren bidez mugikortasun elektrikoaren aldaketetara egokitzeko erronkari nola aurre egiten ari zaizkion azalduko dugu.

Mugikortasun elektriko berriak eta, bereziki, ibilgailu elektrikoak negozio-aukerak eskaintzen dizkio gure industria-sareari. Dibertsifikazio sektoriala modu planifikatu eta metodikoan egin daiteke, eta Gipuzkoako enpresen ahalmen ekintzailea aprobetxatzen duen tresna bikaina da.

BIC Gipuzkoak eta Gipuzkoako Bazkundeak elkarlanean jardunaldi hau antolatu dugu. Bertan, mugikortasun elektrikoaren sektorerako trantsizioan, eta, bereziki, Gipuzkoako enpresek enpresa-ekimen berriak martxan jartzeko duten potentziala eta ekintzailetza-gaitasuna aprobetxatuz, ibilgailu elektrikorako trantsizioan agertzen diren aukerak planteatuko dira.

Ekimen hau INGIMOB programaren barruan kokatzen da. Honen helburua da Gipuzkoako enpresa-sareari eraldaketan lagundu, sektore-dibertsifikazioa sustatu eta mugikortasun elektrikoaren sektorean enpresek produktu edo negozio-unitate berriak abian jar ditzaten. Programa hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatu du.

Mugikortasun berrian aukerak aztertu nahi dituzten industria-enpresek INGIMOB programaren xehetasunak eta dibertsifikazio sektorialeko ekimen estrategikoak gauzatzeko aukerak ezagutu ahal izango dituzte.

 

EGITARAUA

 

09:00 Jardunaldiaren hasiera

Jabier Larrañaga (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko diputatua)

09:10 Merkatu-aukerak ibilgailuen elektrifikazioan

Mikel Peral (EpowerLabs enpresaren zuzendari nagusia)

09:35 Future: Fast Forward

Aitor Txurruka (Lazpiur enpresaren gerentea eta CEO)

10:00 Mugikortasun autonomo eta konektaturako lankidetza eraginkorra: BasqueCCAM

Álvaro Arrue (Basque CCAM elkartearen zuzendari nagusia)

10:25 Merkatu berrien garapena elkarlanean  (Gipuzkoako Bazkundea eta Arteca Caucho Metal SAU) 

Josu Aranburu (Arteca enpresaren Produkzio zuzendaria)

10:50 Ingimob programa

Ainhoa Unamuno (BIC Gipuzkoaren proiektu zuzendaria)

11:00 Mahai-ingurua, Jon Gurrutxagak zuzenduta (Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Nazioartekotze zuzendaria)

  • Iñigo Lonbide (Gehiber enpresaren gerentea)
  • Gorka Sudupe (Ormola enpresaren zuzendari nagusia)
  • Iñigo Pérez-Arregui de Codes (EPC Taldearen Operazio Lehendakariordea)

11:30 Amaiera

Ane Insausti (Mubil Fundazioaren zuzendari nagusia)

11:40 Kafea - Networkinga

 

INFORMAZIOA

Ainara Aldarondo

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 +34 943000294

 

Logo DFGBG Logo HorizontalLogoMUBIL3 1CG HORIZ NEGRO

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com