Jarduera guztiak

TOKIKOTIK GLOBALERA: BELDURRAK GAINDITZEA KANPOKO MERKATUETARA SARTZEAN

boton inscripcion interna

Data:  Azaroaren 15a

Ordutegia: 10:00-11:00

Iraupena: 1 ordu

Lekua: Plaza Jautarkol s/n (edificio Torrekua) / 20100 Errenteria (Gipuzkoa)

 

Enpresa txikien nazioartekotzea aurrerapauso garrantzitsua da hazkunderako bidean, tokikotik globalera. Mundua gero eta interkonektatuago bihurtzen den heinean, kanpoko merkatuetako aukerak hazi egiten dira, baina beldurgarriak ere izan daitezke. Prozesu honetan enpresek dituzten beharrak eta beldurrak ulertzea funtsezkoa da enpresei kanpoko irekiera estrategietan lagundu ahal izateko.

 

Tailer honetan, enpresa txikiek oro har eta kultura eta sormen industriako enpresek bereziki, pauso hori ematean aurre egin behar dieten kezkak eta oztopoak aztertuko ditugu, eta beldur horiek gainditzeko eta kanpoko merkatuetan presentzia iraunkorra lortzeko aukera emango dieten laguntzak eta tresnak bistaratzen lan egingo dugu.

 

Antolatzaileak: Oarsoaldea eta Gipuzkoako Ganbera, Basque Trade & Investment-en babesarekin

 

dinamizatzailea

 

 GORKA GOIKOETXEA (Gipuzkoako Bazkundea-Nazioarteko Garapena)

 

Informazioa

943 000 270

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

oarsoaldea bti ccg

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com