Jarduera guztiak
Silver Economy: eragin eraldatzailea ekonomian eta gizartean
Data: Uztailak 10 Ordutegia: 11:00-14:00 Iraupena: 3 ordu Lekua: Gipuzkoa Bazkundea – Tolosa Etorbidea 75 - 20018 Donostia-San Sebastián |
ADINBERRIk eta Gipuzkoako Bazkundeak ekonomia horrek gizartean duen eragin eraldatzaileari buruzko Inspirazio Jardunaldira gonbidatzen zaituzte.
11:00-11:10: Ongietorria
11:10-12:25: Partekatu…
Jardunaldian, programan parte hartu duten 26 enpresak bilduko dira, egindako aurrerapenak, balio-proposamena eta etorkizunerako asmoa entitate eta erakundeekin partekatzeko. Haien esperientzia gidari izango da longebitate berriaren ekonomian interesa duzuen enpresa guztientzat.
12:25-12:45: Inspiratu…
Horrez gain, Mapfrek ekonomia horren potentzialari eta arlo horretako ekimen interesgarriei buruzko hitzaldi inspiratzailea emango du.
12:45-13:00: Aurrera egiten jarraitzeko…
Adinberrik, datozen hilabeteetarako Silver ekosistemarako martxan jartzea aurreikusita dituen tresnak eta jarduketak aurkeztuko ditu.
13:00-14:00: Networking eta luncha
INFORMAZIO GEHIAGO
943 000293
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.