Jarduera guztiak

Zuzendaritza Garapen Programa 2024-2025

boton inscripcion interna

Data:  2024ko urriak 25etik 2025eko apirilak 5era

Ordutegia: Ostiralak 16.00etatik 20.00etara eta larunbatak 9.30etatik 13.30etara

Iraupena: 56 ordu

Lekua: Gipuzkoa Bazkundea – Tolosa Etorbidea 75 - 20018 Donostia-San Sebastián ubicacion

Zuzendari guztiek geroz eta zehatzago menperatu beharreko arloetariko bat PERTSONEN ETA TALDEEN ZUZENDARITZA da, jakin-min ezaguneko gaia da, bereziki kontutan hartzen bada Zuzendarien funtsezko eginkizunetariko bat beraien kargu jarritako gizaki taldea eraginkortasun handinarekin zuzentzea dela. Motibatua eta enpresaren proiektuarekin bat dagoen talde bat edukitzea lehiakortasunaren gakoa da. Kalitatea, produktibitatea edo errentagarritasuna bezalako aspektuak, zuzendaria bere taldea motibatzeko eta sartzeko duen ahalmenaren baitan daude.

Zalantzarik gabe, enpresa eredu berria, zuzendaritza eredu berri bat eskatzen du, gaur egungo garaiari eta enpresetan ezartzen hari den jarduteko era berriari egokituagoa.

Mandatua eta agintea bukatu da. Proposatutako helburuak lortzeko konbentzitzea, adostea beharrezkoa da eta ez hainbeste, laguntzailei irizpideak inposatzea. Modu egoki batean PERTSONAK ZUZENTZEKO, zuzendaritza habildade zehatzetan trebetasuna beharrrezkoa da, baita zuzendaritzaren ikuspegi orokor bat ere.

Inguru berriak eskatzen dituen gaitasunak lortzeko eta hobetzeko, zuzendari garapenaren ohizko prozesua berezko esperientziaren bidez, gutxiegia da. Berezko garapena gogotsu sustatzea beharrezkoa da, denbora igaro eta gero eraginkorrak izaten jarritu ahal izateko.

Helburuak

Aurkezten den egitarauaren bidez, ondorengo helburuak lortu nahi dira:

  • Enpresarial eta zuzendaritza arloan egondako aldaketei buruz ikuspegi orokor bat eman, baita enpresaren zuzendaritza faktore nagusiei buruz ere, zuzendariek beraien lan taldea eraginkortasunez kudeatu, zuzendu eta animatu gai izan daitezen helburuarekin, pertsona multzo bat talde mentalitatearekin gidatzeko beharrezkoak diren zuzendaritza, motibazioa eta komunikazioa garatuz.
  • Partaideen harteko hausnarketa, eta ideia eta esperientzien hartu-emana laguntzen duen ingurugiroa sortu.
  • Pertsona eta taldeen Zuzendaritzan trebatu. Pertsonen Zuzendaritzan teknika berrienetan entrenatu eta probatu.

Egitaraua

1º Saioa: PERTSONEN ZUZENDARITZA
2024ko urriak 25 eta 26
Ostirala 16.00etatik 20.00tara eta larunbata 9.30etatik 13.30etara

  • Gaur egun pertsonen zuzendaritza.
  • Zuzendari gaitasunak.
  • Zuzendaritza eginkizunak.
  • Nola bideratu gure laguntzaileak helburuen lorpeneruntz.
  • Laguntzaileak Nagusiari eskatzen diotena.
  • Zuzendaritza moduak.
  • Nola eskuordetu.
  • Zuzendaritzaren oinarrizko akatsak saihesteko.
  • Gaur egundo zuzendariaren profil berria.
  • Zuzendaritza faktore nagusiak.
  • Ariketa praktikoak: Hobekuntza konpromisoak.

2º Saioa: BURUZAGITZA ENPRESAN
2024ko azaroak 15 eta 16
Ostirala 16.00etatik 20.00tara eta larunbata 9.30etatik 13.30etara

  • Zuzendaritza eta buruzagitza.
  • Botere eta buruzagitza.
  • Buruzagitza moduak.
  • Oinarrizko osagaiak.
  • Buruzagitzaren eskakizunak.
  • Buruzagiaren eginkizunak enpresan.
  • Buruzagitza eta aldaketaren kudeaketa.
  • Buruzagitzaren Akilesen orpazurda.
  • Nola irabazi eta galtzen da buruzagitza.
  • Ariketa praktikoak: Hobekuntza konpromisoak.

3º Saioa: TALDE ERAGINKORREN ZUZENDARITZA
2024ko abenduak 13 eta 14
Ostirala 16.00etatik 20.00tara eta larunbata 9.30etatik 13.30etara

  • Lan taldeko oinarrizko aspektuak.
  • Lan taldeko lanaren bizkarrezurra.
  • Lan talde bat nola osatu eta eratu.
  • Nola funtzionatu arazi lan taldea.
    • Metodologia.
    • Pertsonal eta profesional Rolak.
    • Taldean erabakiak hartu.
    • Taldean funtzionamendu arauak.
  • Etekin handiko taldeak.
  • Nola indartu lan talde baten eraginkortasuna.
  • Gatazkak nola ezagutu eta konpondu.
  • Bileren zuzendaritza.
  • Ariketa praktikoak: Hobekuntza konpromisoak.

4º Saioa: MOTIBAZIOA ETA AUTOMOTIBAZIOA
2025ko urtarrilak 24 eta 25
Ostirala 16.00etatik 20.00tara eta larunbata 9.30etatik 13.30etara

  • Zuzendaritza eta motibazioa.
  • Motibazioa mailak.
  • Motibazioa motak.
    • Automotibazioa.
  • Motibazioa eta dirua.
  • Motibazioa faktoreak.
  • Motibazioa galdu.
  • Laguntzaileak nola motibatu.
    • ­Oinarrizko printzipioak.
  • Ariketa praktikoak: Hobekuntza konpromisoak.

5º Saioa: PERTSONEN ARTEKO KOMUNIKAZIOA
2025ko otsailak 14 eta 15
Ostirala 16.00etatik 20.00tara eta larunbata 9.30etatik 13.30etara

  • Pertsonen arteko komunikazioan oinarriak eta fundamentuak.
  • Komunikazio eginkizunak eta moduak.
  • Asertibitatea.
  • Hitzezkoa ez den komunikazioa.
  • Komunikazio abilidadeak.
    • Eraginkortasunez entzuten jakin.
    • Galdetzen jakin.
    • Enpatizaten jakin.
  • Agindu bat eman.
  • Laguntzaile bati zuzendu.
  • Feedback eman eta jaso.
  • Etekinaren hobekuntza.
  • Laburpena eta azken ondorioak.
  • Hariketa praktikoak. Hobekuntza konpromisoak.

6º Saioa: DENBORAREN KUDEAKETA
2025ko martxoak 14 eta 15
Ostirala 16.00etatik 20.00tara eta larunbata 9.30etatik 13.30etara

  • Aspektu orokorrak.
    • ­  Denboraren funtsezkoak ezaugarriak.
  • Denborari buruzko lege orokorrak.
  • Zuzendaritza kudeaketa eta denboraren kontrola.
  • Denboraren azterketa, problematika eta zuzentzeko neurriak.
  • Kontrolpean denbora nola handitu.
  • Denboraren lapurrak.
  • Denbora nola planifikatu eta programatu.
  • Pertsonal hobekuntza plana.
  • Ariketa praktikoak: Obekuntza konpromisoak. 

7ª Sesión: JENDE AURREAN HITZ EGIN ERAGINKORTASUNEZ
2025ko apirilak 4 eta 5
Ostirala 16.00etatik 20.00tara eta larunbata 9.30etatik 13.30etara

  • Helburu orokorra.
  • Jende aurrean hitzegiteari beldurra galdu.
  • Komunikazio prozesua.
  • Jende aurrean hitzegitearen zutabeak.
  • Jende aurrean hitzegitearen bizkarrezurra.
  • Jende aurreko komunikazioaren oinarrizko alderdiak.
  • Oinarrizko ideia bat eduki.
  • Modu antolatuan adierazi. Guidoia.
  • Arrakastarekin jende aurrean hitzegiteko prozesua.
  • Hitzegiten ez den komunikazioa.
  • Komunikazioaren trebetasuna.

Metodologia

PERTSONEN ZUZENDARITZAN ETA LAN TALDEEN BURUZAGITZAN aurkezten dugun prestakuntza programa, metodologia aktibo batean oinarritzen da funtsezko jarrera bezala eta parte-hartzaileen prestakuntza egoki baterako euskarri teoriko batzuetan. Programaren helburua jarreran aldaketa eta hobekuntza bat lortzea da eta horretarako, beharrezkoa da, ohitura egokien kontzientzia hartzea eta batez ere pertsonal ohitura txarrena.

Erabiliko den metodología funtsean praktikoa izango da. Oinarri teorikoak ariketa praktikoekin txandakatuko dira eta parte-hartzaileen mailarekin egokituak dauden kasuen azterketarekin.

Ariketa praktikoak eta aztertzen diren kasuen tratamendua erabakiko dira:

1.      Banaka.

2.      Bost edo sei pertsonetako lan taldeetan

3.      Irakaslearenkin batera.

Programa osatzen duten moduluak ez dira beste moduluetatik aparte eta banandurik bideratuko. Sintesis ariketak sartuko dira, benetako prestakuntza ez den departamental zentzua galarazteko.

Gai bakoitzean parte-hartzaileei bereziki aukeratutako dokumentazioa emango zaie gaiaren prestakuntzan balioko zaiena.

Hizlariak

  • Juan Luis Urcola Telleria Jna.

Merkatal Irakaslea. Zientzia Ekonomiko eta Enpresarialetan Lizentziatua. MBA eta Marketing Zuzendaritza Masterra. Kutxako Giza Baliabide eta Komunikazio oiha. Pertsonen Zuzendaritzan erlazionaturiko prestakuntza programetan aditua. URCOLA: FORMACIÓN Y CONSULTORÍA-n.

  • Nerea Urcola Martiarena And.

Psicologian Lizentziatua. MBA Masterra Enpresa Institutoaren bidez. Deustoko Unibertsitateko Humanitate eta Empresa doktoretza programan nahikotasun ikertzailea. Antolakuntza Garapenean espezializatua.

 

Lekua

Gipuzkoako Bazkundea. Tolosa Etorbidea, 75. 20018 DONOSTIA. 

Prezioa

Programa guztia: 1.850 €

Modulu bakoitza: 290 €

Inskripzioa programa guztira edo aparteko moduluetara egin daiteke.

%10eko deskontua hirugarren eta hurrengo izen-emateentzat.
(Kurtsoa konfirmatu ondoren ez datoztela esaten dutenei 100% kobratuko zaie).

FUNDAE

Inskripzioak prezioaren zati bat bonifikatu daitezke Gipuzkoako Bazkundeak osatutako planari atxikituz.

Informazioa eta izena emateko

Gipuzkoako Bazkundea
Telefonoa: 943 000284
E-mail: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 

* Emandako datuak Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkundearen fitxategi automatizatuan jasoko dira ikastaro honetan parte hartzeko eta baita zuentzako interesgarria izan daiteken merkatal informazioa bidaltzeko. Zuk aitzipen, zuzenketa, deuseztapen edo aurkaritza eskubideak gauzatu nahi badituzu, 15/99 LOaren arabera, geure bulegoetan egin dezakezu.

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com