TicketBAI 2021 Jardunaldiak Gipuzkoan bigarren olatua
TicketBAI-ek (TBAI) 2022ko maiatzaren 1etik txikizkako merkataritzan eta ostalaritzan hartuko duen derrigortasuna ikusita, jardunaldi hauetan hiru foru-ogasunen eta Eusko Jaurlaritzaren proiektu komuna azalduko dugu, bi helburu nagusi dituena:
- Iruzur fiskalari aurre egitea.
- Zergadunaren betebehar fiskalen kudeaketa erraztea.
Kontuan izan behar dugu tiketak/fakturak igortzen dituzten gailuek (ordenagailuak, kutxa erregistratzaileak, balantza aurreratuak, TPVak...) nahitaez erabili beharko dutela sistema berri hori. Tiket/faktura bakoitzeko fitxategi bakarra (TBAI) sortuko du sistemak, eta dagokion Ogasunera bidaliko da. Horretarako, ekipamendua eta softwarea egokitu egin beharko dira, edo negozioaren beharretara egokitzen den irtenbidea eskuratu.
TicketBAI eta nahitaez ezarri beharrak eskaintzen dizkigun aukerak
Jardunaldi hauetan, proiektuaren zehaztasunak ezagutzeaz gain, merkataritza eta ostalaritza sektoreetako enpresa askori digitalizaziora jauzi egiteko aurkezten zaien aukera ezin hobea partekatuko dugu, kudeaketaren eta komunikazioaren eremu guztietan denbora eta baliabideak optimizatzeko.
JARDUNALDIEN LEHEN TXANDAKO zerrenda (Jardunaldi gehiago prestatzen ari gara: ANDOAIN, ARETXABALETA, AZKOITIA, AZPEITIA, BERGARA, DEBA, DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, ERRENTERIA, HERNANI, HONDARRIBIA, IDIAZABAL, IRUN, LASARTE-ORIA, LAZKAO, LEGAZPI, MUTRIKU, OÑATI, ORIO, PASAIA, SORALUZE, TOLOSA, URNIETA, VILLABONA, ZARAUTZ, ZESTOA eta ZUMARRAGA)
HERRIA |
DATA |
ORDUTEGIA |
HELBIDEA |
Maps |
ARRASATE |
martxoaren 25a |
EDUKIERA OSOA |
KULTURATE - Azoka Kalea, 1 |
|
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN |
martxoaren 23a |
EDUKIERA OSOA |
CÁMARA DE GIPUZKOA - Avda. Tolosa 75 |
|
IRUN |
martxoaren 24a |
EDUKIERA OSOA |
CENTRO CÍVICO DE PALMERA MONTERO - Uranzu Kalea, 912 |
|
ORDIZIA |
martxoaren 25a |
EDUKIERA OSOA |
BARRENA KULTUR ETXEA (Sala andian) - Nikolas Lekuona Plaza, 1 |
|
ZUMAIA |
apirilaren 14a |
EDUKIERA OSOA |
ALONDEGIA KULTUR ETXEA (Oxford aretoa) - Erribera Kalea, 19 |
Informazio gehiago:
Tel. 943 000 308
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.