• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Lehendakariak harrera egin dio Gipuzkoako Bazkundeko Batzorde Betearazleari

Albisteak

Lehendakariak harrera egin dio Gipuzkoako Bazkundeko Batzorde Betearazleari

2024ko otsailaren 14a - Atzo, Lehendakariak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiarekin batera, Gipuzkoako Bazkundeko Batzorde Betearazlearekin elkartu zen Lehendakaritzan.

Topaketan, Gipuzkoako Bazkundeak bere jarduera-ildo nagusiak eta lurraldearen garapen ekonomikoan duen zereginaren ikuspegi integrala aurkeztu zituen. Landutako gaien artean honako hauek daude: enpresen nazioartekotzea, prestakuntza, txikizkako merkataritza, jasangarritasuna lehiakortasunaren faktore gisa eta lurraldeko azpiegiturak. Gipuzkoako Bazkundeak bere Osoko Bilkura eta Batzorde Betearazlea osatzen duten enpresak ere aurkeztu zituen.

Batzorde Betearazlea osatzen duten kideak eta enpresak 

MAURICIO ARREGUI - Grupo Ormak

ANDER AIZPURUA - Fundación Bankaria Kutxa 

CARMEN ECHEVERRÍA - Estibadora Algeposa

JAVIER LERTXUNDI - Pegamo Industrial 

BEÑAT ODRIOZOLA Arcelormittal Olaberria Bergara

IKER URRUTIA - I-DE Redes Eléctricas Inteligentes

ISABEL BUSTO - Zucchetti España 

JUAN ETXEBARRIA - Fagor Arrasate

MAITE VALMASEDA - Federación Mercantil de Gipuzkoa 

PABLO BAROJA - Berriup

PATXI LOPEZ - Elmubas Iberica

Topaketa honek Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Bazkundearen arteko harremanak sendotzeko eta bi erakundeen arteko elkarlanaren garrantzia nabarmentzeko balio izan du, lurraldearen garapena eta ongizatea sustatzeko.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com