Harreman komertzialak egin, hornidura-aukerak aztertu, bazkideekin akordioak lortu edo Akitania Berrian dauden mekanismo administratiboak hobeto ulertu nahi dituzu?
Mugaz bestaldera hedatzea enpresa-estrategia erreal eta hurbila da. BIHARTEANek, Gipuzkoako, Baionako eta Nafarroako Bazkundeek sortutako Mugaz Gaindiko Bazkundeak, laguntza ematen die mugaz gaindiko merkatuetan hazi nahi duten enpresei, aholkularitza-zerbitzu baten bidez.
Merkatu horretako potentzial ekonomikoa ebaluatzen dugu, eta negozio-aukera berriak aurkezten ditugu, enpresa parte-hartzaileentzat banan-banan.
Onurak:
- Lead berriak eta negozio- aukerak.
- Gure adituen merkatu- azterketa.
- Aholkularitza burokrazian.
Helburuak:
- Mugako lurraldeetan (Euskadi- Nafarroa- Akitania Berria) garatzeko aukerak aztertzea.
- Mugaz gaindiko merkatu- segmentu batean inbertitzea (negozioa garatzea edo enpresa bat sortzea).
- Ekintza- plan estrategiko bat onartzea.
Mugaz haraindiko informazioa zabaldu eta garapen- bideak aztertu nahi dituen Euskadiko edozein enpresak jo dezake helbide honetara:
Asier Barandiaran
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
943 000 298
Esperientzia profesional bat bizi nahi duzu Europar Batasunean?
Mugikortasun Planean atzerrian praktikak egiteko aukera duzu
|
30 urte baino gutxiago badituzu, Europar Batasuneko enpresetan praktika profesionalak egiteko aukera duzu. Zure trebetasunak eta gaitasunak hobetzeko eta lan-munduan enplegu-aukera gehiago izateko aukera emango dizute.
|
Mugikortasunaren 2024ko deialdia
IZENA EMATEKO EPEA: 2024KO OTSAILAREN 12TIK 2024KO ABENDUAREN 31RA
2024ko DEIALDIAREN ALDERDI GARRANTZITSUEN LABURPENA
ZER ESKAINTZEN DIZU
- 3 hilabeteko nazioarteko praktikak Europar Batasuneko herrialde bateko enpresa batean, 12 Gipuzkoan bizi direnentzat eta 8 gainerako probintzietan bizi direnentzat. 2.000€ eta 3.000€ arteko laguntzekin, helmugako herrialdearen arabera.
PRAKTIKETARAKO EDO KONTRATURAKO LAGUNTZAK ESKATZEKO BALDINTZAK
Laguntzak eskatu ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dituzu, deialdian argitaratutakoez gain:
- 18 eta 29 urte bitarte izatea eta Gazte Bermean aktibo egotea.
- Laguntzak eskatzeko izapideak hasi ahal izateko, Europar Batasuneko enpresa batek hautatu behar zaitu praktikak edo lan-eskaintzak egiteko. Hurrengo puntuan azalduko dizkizugun hainbat bideren bidez aurki dezakezu enpresa.
- Behin inskripzioa egina, 90 orduko lanbide-gaitasunei buruzko prestakuntza egitea beharrezkoa da.
- Hona hemen ikastaroen datak eta ordutegiak:
- Apirilaren 12tik maiatzaren 10era
- Maiatzaren 17tik ekainaren 14era
- Irailaren 6tik urriaren 4ra
- Azaroaren 15etik abenduaren 20ra (abenduaren 6an eta 7an izan ezik)
- Ostiraletan 15:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 09:00etatik 14:00etara.
LAN ESKAINTZA/ HELMUGAK
Praktikak egiteko Europar Batasuneko enpresa fisiko bat aurkitzeko, jarrera proaktiboa izan behar duzu, eta hautagai gisa aurkeztu, hainbat hautabideren bidez:
- Espainiako Ganberaren eskaintzak "Lanpostu hutsen ataria" estekan
- Horretarako erabiltzen diren web-orrietako eskaintzak.
- Europar Batasunean egoitzak dituzten zure mugapeko enpresetara jotzea.
Bete beharreko dokumentazioa:
I Eranskina
5A Eranskina
6B Eranskina
Dokumentazioa bidali edo informazio gehiago eskatzeko:
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
2023ko beken ebazpena
Kualifikazio eta Enplegu Programa Integrala: Mugikortasun Plana
Ideiatik negozioaren errealitatera
Mugituenentzat. Gaztea bazara eta ekin nahi baduzu edo etorkizunerako ideia bat baduzu buruan, nola egin esango dizugu. Gazteen Ekintzailetza-programaren bidez, zure negozioari ekiteko prozesu osoan lagunduko dizugu.
Doakoa eta online!
Zure etorkizuneko negozioaren ikuspegi orokorra izateko behar dituzun arlo guztiak prestatzen dizkizugu:
Estrategia eta ekosistema ekintzailea
Finantzak eta finantzaketa
Enpresa-kudeaketa eta salmentak
Online marketina
Komunikazioa eta aurkezpena inbertitzaileen aurrean
Internazionalizazioa
Startupen arau- eta zerga-esparrua
Tutoretza pertsonalen bidez, zure negozio-ideia aztertuko dugu eta ekiteko eman beharreko pausoetan orientatuko zaitugu.
Azkenik, zure enpresa-ekimena abian jartzen lagunduko dizugu, mentoring-saio indibidualizatuen bidez. Ez zaude bakarrik, zure aholkulariak uneoro lagunduko dizu eta prozesuan sor daitezkeen zalantzak argituko dizkizu.
Datak: Maiatzaren 20tik ekainaren 20ra arte
Iraupena: 50 ordu
Lekua: Online
Informazio gehiago:
943 000 278
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Euskadiko Gazte Ekintzailetzako Ibilbideak Programa 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako programa bat da, ekintzailetzaren eta autoenpleguaren bidez lan-merkatuan sartzea sustatzeko diseinatua.
Programak Europako Gizarte Funtsaren finantziazioa du, eta Eusko Ganberek eta Incyde Fundazioak antolatu eta sustatzen dute.