Kanpo merkatuetan posizionamendu digitalerako Xpande Digital 2023 Plana
Xpande Digital 2023, nazioarteko marketin digitalean ekintza-planak garatzeko.
2023ko otsailaren 3ko GAOn (BDNS 6671999) argitaratutako Xpande Digital 2023 programaren laguntzen deialdiaren iragarkia.
Marketin digitalak berebiziko garrantzia hartzen du ekonomiaren sektore guztietan, enpresei kanpo merkatuetan negozio aukerak erakartzeko bidean.
Horregatik, XPANDE DIGITAL 2023 PROGRAMA aurkezten dugu.
Programa honek laguntzak eskaintzen ditu zure enpresako on-line estrategia bultzatuko duen ekintzak aurrera eramateko, herrialde jakin batean ahalik eta negozio aukera gehien lortzeko helburuarekin eta zure nazioarteko estrategia marketin digitalaren erreminta ezberdinen bitartez indartuz.
Zertan datza Xpande Digital programa?
1.Fasea: Aholkularitza
Zure enpresaren on-line posizionamenduaren analisia herrialde jakin batean, beharrak eta hobekuntza aukerak antzemateko.
Diagnosiaren ondoren marketin digitaleko ekintza plan pertsonalizatu bat eratuko dugu, zure bezero, produktu, zerbitzu eta herrialdea kontutan hartuz. Ekintza hauek programaren 2. fasean ezarriko dira.
2.Fasea: ekintzen ezarpena
Marketin digitaleko ekintza plana abian jartzeko laguntza (Fase hau enpresak aukeratutako publizitate enpresarekin egingo da).
XPANDE DIGITAL programan egin daitezkeen ekintzen adibideak:
- Hizkuntza ezberdinetan enpresako webaren edukien SEO posizionamendua
- Webaren SEM posizionamendua: bilatzaile eta Internet plataformetan enpresaren ikusgaitasuna hobetuko duten ekintzak.
- Landing pages: sorkuntza eta diseinua
- Email marketina: bezeroen eta bezero izan litezkeenen kaptazioa, garapena eta fidelizazio estrategia indartzeko erramintak.
- Sare sozialetako (SMM) kanpainen sorkuntza eta diseinua.
- “Content marketing” edukiak sortzeko ekintzak. Bilatzaile eta sare sozialetan kanpainak
Zeintzuk dira enpresa parte-hartzaileentzako onurak?
Interneten aukera komertzialak sortzeko erraminta bezala erabiltzea.
Webeko trafikoa handitu eta ondorioz, fakturazio eta etekinak handitzeko aukera.
Leads eta bezero berrien kaptazioa.
Zein enpresa izan daiteke onuradun?
Gipuzkoako ETEak
Parte – hartzen duen enpresarentzako kostua
1.Fasea:
Kostuaren %100 diruz lagunduta.
2.Fasean:
Gehienez 2.000€-ko kofinantzaketa dugu. Ekintza horiek gauzatzeari lotutako enpresa bakoitzeko aurrekontu hautagarria 4.000 €-koa da gehienez (BEZik gabe), eta enpresa onuradunak aurrez finantzatu beharko du osorik.
Enpresak gehienez 2.000 €jasoko ditu, betiere gastuak adostutako moduan eta epeetan justifikatzen badira.
Oharra: enpresak zenbateko handiagoko ekintzak egin ahal izango ditu, baina laguntza ez da izango egindako inbertsioaren % 50 baino handiagoa, eta gehienez 2.000 euro enpresa bakoitzeko.
Izen-emate eta epeak
Izen-emate epea: Izena emateko epea: 2023/02/13tik 2023/03/15era 14:00etan, baina epea laburtu egin daiteke aurrekontua agortuz gero.
Eskaerak jasotzeko gunea: Gipuzkoako Bazkundeko egoitza elektronikoan. https://sede.camara.es/sede/gipuzkoa
Parte hartze eskaerak eta onarpenak sarrerako erregistroaren ordenaren arabera izango dira. Plazak mugatuak dira.
Informazio gehiago
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
943 000 294
Finantzaileak
Fondo Europeo de Desarrollo Regional Una manera de hacer Europa