Euskaraldia Arrasaten

Ibai-Artek bat egiten du Euskaraldia 2020 ekimenarekin eta azaroaren 13tik aurrera lehiaketa berri bat jarriko du martxan, parte har ezazu!

Azaroaren 13tik, Ibai-Arteko saltokietako erakusleihoetan Euskaraldiko logotipoak ikusiko dituzue jarrita eta egun bakoitzean, abenduaren 3ra bitartean, erakusleiho hauetan dragoia ere aurki ditzakezue. Logotipoa eta dragoia, biak, ikusten dituzuen erakusleihoei atera argazkia eta bidali 688734149 zenbakira whatsappez. Argazki gehien bidaltzen dituzten hiru parte-hartzaileek 100 euro jasoko dituzte Ibai-Arteko erosketa bonoetan eta beste 100euro zozketatuko dira parte hartzaile guztien artean.

Beraz, Euskaraldian euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan eta adi ibili! Kuxkuxeatu gure erakusleihoak, sorpresa atseginak aurkituko dituzu eta primeran pasatzeaz gain lau sarietako bat zurea izan daiteke! Animo eta parte hartu!

Euskaraldia, gehiago, gehiagorekin, gehiagotan!! Nik Arrasaten!!!

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin. 

*Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira

kartela arrasate

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com