Ibai-Artek Gabonetako egitarau oparoa prestatu du aurtengoan ere

Dagoeneko aurreratu dugun bezala, erosketak Arrasaten burutzen dituzten bezeroen artean urteroko Gabonetako 50 otzara zozketatuko ditugu. Zozketan parte hartzeko, aukera desberdinak daude: erosketak Arrasate Txartelarekin ordaindu, ibaiarte.eus webgunean zure helbide elektronikoa utzi, erosketa-txartel baten argazkia bidali WhatsApp 688734149 zenbakira edo gure Instagram edo Facebookeko kontuetan partekatu gure otzaren argitalpena. Norberak erabaki dezake modu batean edo denetan parte hartu Otarre hauen banaketa abenduaren 19an egingo dugu, arratsaldeko 19.15etatik aurrera, Biteri Plazan kokatuko den karpan.

Gainera, Biteri plazan Udalak jarriko duen karparen barruan eta Amaia Antzokian, hainbat jarduera egingo ditugu adin guztietako jendearentzat. Hau da Ibai-Artetik prestatu dugun programazioa:

EGUNA

EKIMENA

KOKAPENA

ORDUA

19

Panoli Kabareta ikuskizuna (Ganso&Cia)

Biteri Plazako karpa

18.00

19

Otzara eta euskaraldiko sari banaketa

Biteri Plazako karpa

19.15

26

Big-Band (musika ikuskizuna)

Amaia Antzokia

19.00

28

Haurrentzako tailerrak eta jolasak (Txatxilipurdi)

Biteri Plazako karpa

12.00

28

Sarrabete (musika ikuskizuna)

Biteri Plazako karpa

18.00

29

Bizi-Bizi zirkua (Kiki,koko eta Moko pailazoak)

Biteri Plazako karpa

12.00

29

Musika eta jolasak ingeleses (Kids&Us)

Biteri Plazako karpa

18.00

30

Aztikeriak (Tor ta Txoborro magoak)

Biteri Plazako karpa

12.00

30

Los Killos (musika ikuskizuna)

Biteri Plazako karpa

18.00

Emanaldietarako edo ekimenetarako sarrerak doan eskuratu ahal izango dira zuzaraguretxertoa.eus webgunean, sartu eta eskuratu zureak!

Eta laster gainera, erosketen unean Erregeetako loteria-txartelak oparitzen hasiko gara bezeroen artean. Aurtengo zenbakia 44818 da.

Gogoratu baita ere, erosketa unean Arrasate txartela erabiliz gero, fidelizazio sistema atxikituta dauden saltokietan hurrengo erosketarako deskontuak izango dituzula.

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira.

kartela karpa2020

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com