Ordizian Visa txarterla: urriko kanpaina

Urrian, zure erosketak Ordizian Txartelarekin ordainduz sari desberdinak lortu ditzakezu (Aterkia, katilua edo poltsa) eta gainera txartelarekin  urrian ordaindutako erosketa guztiak 200€ko bale baten zozketan sartuko dira.

kartel urria

Bi gau landetxe batean Bareakekin

Bareakeko merkatariek, urtero bezala, urrian bidaia bat zozketatzen dugu. Aurten, Euskadiko turismo-sektoreari laguntzea erabaki dugu, ez baita bere unerik onena pasatzen ari. Hori dela eta, aurten bidaia ez da Europako hiriburu batera, Euskadiko landetxe batera baizik.

Zozketan parte hartzeko bezeroek, Bareakeko dendetan erosketak egin behar dituzte urriaren 5etik 31ra bitartean. Erosketa bakoitzagatik dendaren izena duen eranskin bat banatuko zaie, eta behin 6 eranskin desberdin lortuta zozketarako kartilan itsatsi behar dute. Kartila datuekin bete behar da eta parte hartzen duten edozein dendatan utzi azaroaren 2a baino lehen.

Zozketa azaroaren 5ean izango da eta irabazleari telefonoz deituko zaio.

bareak

MERKEMERKAUA Arrasaten

TXARRAK UXATZEN ETA BERTAKOA INDARTZEN!!

Bueltan izan zen Arrasateko saltokiek ospatzen duten udaberri-udako stock azoka.

Irailaren 4 eta 5ean Ibai-Artek MERKEMERKAUA ospatu zuen, 2020ko udaberri-udako stock azoka. Ostiralean arratsaldez, 16:30etatik iluntzeko 20:00etara ospatu zen, eta larunbatean berriz, egun osoz, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00ak bitartean, etenik gabe.

Oraingo honetan ere, saltoki parte hartzaileak beraien establezimendu aurrera edo komertzio guneetara irten ziren udaberri-uda denboraldiko produktuak prezio ezin hobean eskainiz: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak, hizkuntza akademia, etab. Parte hartu zuten saltokiak eta beraien kokalekuak hauek izan ziren:

SALTOKIA

KOKALEKUA

BC

Maalako Errabala

Bea Lentzeria

Iturriotz Kalea

Beinke

Arbolapeta

Elkoro Bisuteria

Olarte kalea

Errekamendi

Arbolapeta

Garraxi

Zarugalde kalea

Gili-Gili

Iturriotz Kalea

Intersport Loramendi

Maiatzaren 1a plaza

Intersport Loramendi

Garibai Etorbidea

Itxaso

Olarte kalea

Josle

Otalora Lizentziaduna Etorbidea

Kapikua

Doctor Bañez

Kids & Us

Biteri Plaza

Kili-kolo

Ferrerias Kalea

Lasagabaster

Zerkaosteta Kalea

Luko

Olarte kalea

Mabel

Olarte kalea

Maitia

Erdiko Kale

Markiegi

Olarte kalea

Ouka

Erdiko kale

Promise

Biteri Etorbidea

Sikol

Olarte kalea

Troko

Erdiko Kale

Txuri-Beltz

Iturriotz Kalea

Ume

Garibai Etorbidea

Zubia oinetakoak

Biteri Etorbidea

Gerturatu ziren orok azokaz gozatu ahal izan zuten, eta baita antolatu zen egitarauaz ere:

Irailak 4:

Arrasateko Trikitixa Eskolakoak ibili ziren Arrasateko kaleak alaitu eta girotuz.

Irailak 5:

13.00: Foté-Faré. Mugimenduan dagoen ikuskizun bat, kolore eta musika desfile bat, non Afrikako erritmo eta dantza indartsuak, latindar kadentzia limurtzaileak, ekialdeko soinuak eta egungo beats doinuak (drum & bass) bildu ziren.

18.30: TRIBUK. Publikoarekin elkarreragiten duen, jantzi eta makillaje desberdinekin atondutako perkusio taldea.

 

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu zuen Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

merke kartela 2020

Udaberri-udako azken txanpa azoka 2020 Oñatin

Txanda txantxiku dendarixen alkartiak antolatuta, Irailaren 11 eta 12an  ospatu zen aurtengo udaberri-udako Azken Txanpa Azoka.

Saltokiak ostiraletik atera ziren kalera eta  larunbatean ere, goizeko 10.00etatik 13.00etara azokaz gozatzeko aukera izan zuten. Bi egun hauetan saltokiak kalera atera ziren udaberri-udako produktuak prezio oso murriztuetan saltoki aurrean eskainiz (Kale-barria, Atzeko-kale, Kale-Zaharra...) edo udalerriko alde zaharrean beste saltokien ondoan.

Gerturatu ziren orok deskontu eta eskaintza paregabeez gozatzeko aukera izan zuten emakume, gizon eta haur modan, lentzerian, mertzerian, osagarrietan, oinetakoetan,…

 kartela txanda azken txanpa IRAILA compressed

Txanda txantxiku dendarixen alkartiak antolatuta, Irailaren 11 eta 12an egingo da aurtengo udaberri-udako Azken Txanpa Azoka.
Saltokiak ostiraletik aterako dira kalera eta larunbatean ere, goizeko 10.00tatik 13.00tara azokaz gozatzeko aukera izango da. Bi egun hauetan saltokiak kalera aterako dira udaberri-udako produktuak prezio oso murriztuetan saltoki aurrean eskainiz (Kale-barria, Atzeko-kale, Kale-Zaharra...) edo udalerriko alde zaharrean beste saltokien ondoan.
Gerturatzen den orok deskontu eta eskaintza paregabeez gozatzeko aukera izango du emakume, gizon eta haur modan, lentzerian, mertzerian, osagarrietan, oinetakoetan,…
Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com